Zenbakien magia Hackelarrean

Aurtengo Hackmeetinga ospatu berri da Gernikan eta nire ekarpena zenbakien magiari buruzko hitzalditxo bat izan da. Gaztelaniaz izan da. Umorea eta zenbakien teoriaren bitxikeria asko erabiliz, naiz eta matematikak izan mintzagai, solasaldi atsegin bat egiten saiatu nintzen. Etorri ziren batzuk esan zidatenagatik, lortu nuen helburu hori eta beraz, pozik nago lortutakoaz.

Egia esan, nahi nuen material guztia ez nuen garaiz prestatu, baina inoiz hitzaldi hau errepikatzen badut izango dut aukera edukiak hobetzeko.

Hemen dago erabili nuen aurkezpena:

PDF
20071014LaMagiaDeLosNumeros.pdf (5 MB)

PDF
20071014LaMagiaDeLosNumeros.odp (7,5 MB)

Ez nago ziur hitzaldi osoa bideoan grabatu bazuten ala ez, baina audioa bai. Material hori eskuragai jartzen bada, artikulu honetan azalduko dut nola lortu.

Eguneraketa (2008/02/11): Azkenean lortu dut Hackmeetingeko hitzaldiaren audioa eta jarraian argitaratzen dut. Hackelarreko beste nodo batzuren audioak ere jaitsi daitezke eta baita on-line entzun ere.

Ogg
20071014LaMagiaDeLosNumeros.ogg (44 MB)

MP3
20071014LaMagiaDeLosNumeros.mp3 (70 MB)

Beste hizkuntzak: castellano, english

This entry was posted in Sailkatugabeak and tagged , , . Bookmark the permalink.

One Response to Zenbakien magia Hackelarrean

  1. xa2er says:

    .pdf-a jeisten ari naiz ta begirada bat botako diot.
    Eskerrikasko!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>