2009ko egutegia

2009
2009ko egutegia

Aurten, krisia dela eta, opari bezala egutegi bat prestatzea bururatu zait. Ideia, senideei eta lagunei opariak egitean dirua aurreztea zen. Baina ez pentsa, A3 neurriko egutegi batzuk inprimatzea eta kuadernatzea nahiko garestia da eta. Bilboko argazki denda batetan, egutegi bakoitza 15,50 eurogatik egiten zuten, baina gutxienez 13 kopia eskatu behar nituen. Azkenean Goya-n egin ditut, egutegi bakoitza 18,70 eurogatik atera arren kopia kopuruan mugarik jartzen ez zidatelako.

Nire argazki ederrekin prestatutako egutegia nahi baduzu, neurri erosoa (eta kalitate txikiagoa) duen dokumentu hau inprimatu besterik ez duzu egin behar: :-D

PDF
2009Egutegia.pdf (5,8 MB)

Kalitate guztiko irudiak nahi izanez gero, konprimatuta dagoen bigarren fitxategia jaitsi beharko duzu. Bertan, erabili ditudan tresnen iturri-fitxategiak ere sartu ditut:

GZ
2009Egutegia.tar.gz (140 MB)

Ohi bezala, nik sortutako argazki, testu eta abarrak jabetza publikoan uzten ditut eta beraz, zuk nahi bezala berrerabili ditzakezu. Egutegi gehiena Inkscape programaren bitartez sortu dut baina azaleko orria egiteko GIMP erabili dut eta dena PDF batetan biltzeko Scribus. Guztia software librea beraz. Eta gainera, argazki libreekin egutegi libre bat sortzeko ;-)

Animatu zaitez zu ere eta sortu ezazu zure argazkiekin 2009ko egutegia!

Beste hizkuntzak: castellano

This entry was posted in Sailkatugabeak and tagged , . Bookmark the permalink.

6 Responses to 2009ko egutegia

  1. JosuGo says:

    Oso egutegi polita. Zorionak eta urte berri ona izan !!

  2. Txopi says:

    Eskerrik asko bioi zorionengatik. PDFko kalitatea bikoiztu egin dut eta orain ia sei megako neurria du. Norbaitek inprimatu nahiko balu, ziur kalitate hobea eskertuko lukeela…

    Neguko solstizio zoriontsua zuei ere :-D

  3. Unai says:

    Ederra, Txopi!

    Neguko solstizio on!

  4. bedaio3000 says:

    Dotore, oso politte, argazkigintza gustokoa badezu, txintxarriMEDIAn, zure gustokoren bat agian aurkituko dezu.
    http://txintxarrisfera.ning.com (txintxarriMEDIA)

  5. Dotore, oso politte, argazkigintza gustokoa badezu, txintxarriMEDIAn, zure gustokoren bat agian aurkituko dezu.
    bedaio3000

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>