Marko Txopitea deitzen naiz, sarean Txopi ezizena erabiltzea nahiago badut ere. Webgune hau Interneten dudan txokoa da. Nirekin kontaktuan jarri nahi izanez gero idatzidazu e-posta mezu bat helbide honetara:
![]()
Datu pertsonalak
Lekeitiarra naiz, ikasketak zirela eta urte dexente Bilbon bizi izan banaiz ere. Orain nire bikotearekin batera Barakaldon bizi naiz. 1975. urtean jaio nintzen.
Ikasketak
Deustuko Unibertsitatean Ingeniaritza Informatikoa ikasi nuen. Ikastaroren bat edo beste egin badut ere, nire kabuz ikastea dut gustokoen eta egia esan horretan dihardut ahal dudan guztietan!
Lana
DocuTEX izeneko enpresa batetan hasi nintzen lanean ikasketak bukatzen nituen bitartean eta hauek burututakoan bertan jarraitu nuen. GFI izeneko multinazional batek erosi zuen enpresa eta ordundik GFI Norte deitzen da.
Gero Open Norte izeneko enpresa batetan hasi nintzen. Hauek ere Tecnocom izeneko beste multinazional batek erosi zituen baina bertan jarraitzen dut.
Interesak
Nire interesak azaltzea oso zaila egiten zait, gehiago ala gutxiago gai guztiak interesatzen bait zaizkit. Horregatik, webgune hau ez dago gai zehatz batetara edo batzutara murriztuta, une bakoitzean interesa pizten didan edozein gairi baizik. Hala ere, sarearekin erlazionaturik dauden proiektu bakar batzuk aipatu nahi nituzke:
Azken talde hau orain dela gutxi amaitutzat eman dugu baina zerrenda honetan aipatu nahi dut, nire garapenean izan duen garrantziagatik eta webgune hau sortzera bultzatu nauen arrazoi bat izateagatik.
Beste hamaika proiektu, komunitate eta ekimenetan hartu dut eta hartzen dut parte sarean baina zerrenda txiki honekin nire ibilbidea nondik norakoa izan den erakusteko nahiko delakoan nago.
Bukatzeko
Orain, ni pertsonalki ezagutu ezean, webgune honetako edukiak nork sortzen dituen ideia xume bat izango duzu. Hala ere, testuinguruari jaramon gutxi egitea eta edukiari kosk egitea gomendatzen dizut
Beste hizkuntzak: castellano, english